Euskararen Nafar Kontseiluak administrazioan euskara erabiltzeko txostena egin du

Euskararen Nafar Kontseiluak Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautuko duen Foru Dekretuko proiektuaren aldeko txosten bat onetsi du. Txostena aldeko 16 botorekin, kontrako boto bakarrarekin eta 2 abstentziorekin onartu da.

Aldi berean, kontseiluaren barruan lan-talde bat eratzea ere onetsi da. Lan-talde horren lana euskararen lege berri baterantz aurrera egitea izango da.
Euskararen nafar kontseilua Nafarroako Gobernuko kontsulta-organo bat da hizkuntza-politikaren arloan. Lehendakaria Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko burua da, eta Nafarroako Gobernuko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko, Nafarroako Unibertsitateko, Euskaltzaindiko, Eusko Ikaskuntzako, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko, Nafarroako Ikastolen Elkarteko, Nafarroako Kazetarien Elkarteko, kultura elkarteetako edo euskara sustatzen duten gizarte-ekimeneko erakundeetako ordezkariez eta euskararen eta euskal kulturaren esparruan ospetsuak diren pertsonez osatuta dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.