Ba al dakigu zer den sexua izatea?

Lagun edo lankide batek asteburuan sexua izan duela esaten dizuenean, zer da burura etortzen zaizuena?

Sexologiaren Estatutuko Profesionalen Elkarteak Estatu Batuetan egindako ikerketa bat aurkeztu du. Azterlan horren arabera gizakiok sexua oso modu ezberdinetan ulertzen dugu. Horrela, ikerketan parte hartu duten pertsonek oso pentsamendu ezberdinak azaldu dituzte sexua izatearen inguruan. Ikerlana 18 eta 86 urte bitarteko 204 gizonekin eta 282 emakumerekin egin da.

Adibidez, inkestatutakoen % 30 inguruk dio ahozko sexua ez dela ‘sexua’. Gazteen kasuan, 18 eta 29 urte bitarteko gazteen artean % 77k soilik uste du ahozko sexua ‘sexu-jarduera’ dela. Helduen kasuan, emakumeen % 67k eta gizonen % 50ek ahozko sexua sexutzat jo daitekela diote.

Azterlanak jasotako datuen arabera, inkestatutakoen % 95arentzat sexua izateak koitoa eskatzen du. % 89k, berriz, eiakulaziorik gabe ez dela sexurik dio.

Sexua izatearen inguruko iritzi hain desberdinak egoteak, elkarte horretako parte-hartzaileei gogoeta egitea eragin die. Horrela, haien esanetan, ez badago sexuaren inguruko kontzeptu orokorrik, sexu transmisiozko gaixotasunen gaineko informazioak ezin dira eraginkorrak izan.

Bide batez, kezkaturik agertzen dira bostetik batek barneratze harreman sexualak izan baina eiakulaziorik egon ez denean sexua ez dutela izan diotelako.