Robot sexualak jada gure artean daude. Horien beldur izan behar dugu?

Adituen ustez robot horiek gizakion eta roboten arteko harremanak baldintza dezakete

Robot sexualen eskaria gero eta handiagoa da. Adituen ustez, merkatu horrek jada 30.000 milioi dolar baino gehiago mugitzen ditu. Gizakion eta roboten arteko harremanaren eztabaida lan munduan zentratzen den bitartean, helburu sexualetarako ekoitzitako robotak garrantzia hartzen ari dira eta, adituen ustez, robot horiek izan daitezke, epe laburrean, gizakion eta androideen arteko harremana baldintza dezaketenak.

Izan ere, alor honen hastapenean besterik ez gaude, baina, erreportaje honekin batera den argazkian ikus daitekeen moduan, llehenengo robot sexualek jada oso garapen maila altua azaltzen dute. Hamar urte barru, egun robotika eta adimen artifizialaren esparruan ematen ari diren aurrerapenak ikusita, emaitza izaugarria izan daitekeela aurreratzen dute askok.
Gizakion eta roboten arteko harreman sexualak, beraz, halabeharrezkoak dirudite. Argitaratu berri duen txosten baten arabera (Our Sexual Future With Robots) robotekin izan daitezkeen harremanak, seguruenik, gutxiengo fetitxista baten kontua besterik ez da izango, baina, aldi berean, gizakion artean erlazionatzeko ditugun eraldatzeko arriskua ere izan daiteke. Nolabait ere, robotekin diren sexu harremanek emakumeari gizatasuna kentzen diote eta, azken finean, harremanak egun prostitutekin diren harremanatara mugatzen ditu.

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.