Teknologia berriak ardatz izango dituen unibertsitatea zabaldu nahi dute Gasteizen

EUNEIZ-European University of Gasteiz izena izango du

Osasun eta Kirolaren Unibertsitate Eskolak eta Teknologia Interaktibo Berrien Eskolak, Baskonia-Alavés taldearekin batera, EUNEIZ-European University of Gasteiz izeneko unibertsitatea zabaldu nahi dute Arabako hiriburuan. Unibertsitate berriaren xedea datorren ikasturtean bertan eskolak ematen hastea da. Printzipioz, bost gradu eskaini nahi dira: eduki digital interaktiboak, bideo jokoetarako eta joko aplikatuetarako arte sorkuntza, musika-produkzioa, jarduera fisikoaren eta kirolaren zientziak eta fisioterapia.

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.