Gidabaimena ere euskaraz

 

Eudel, udalen elkarteak eta Eusko Jaurlaritzak Gidabaimena Euskaraz proiektua abian ezarri dute gidabaimena euskaraz ateratzeko aukerari indarra ezarriz. Jadanik Gipuzkoako hainbat herrialdek ekimena martxan dute baina ez da horrela izan Bizkaian orain arte.
Gauzak horrela, Bizkaiako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Arrigorriagak, Elorriok, Erandiok, Getxok, Mungiak, Ondarruk, Uribe kosta Mankomunitateak eta Txorierri Mankomunitateak ideia praktikan ezarriko dute. Udal desberdinek, Foru Aldundiko diru-laguntzekin, ekimena gauzatuko dute eta era berean, euskarazko klaseak emango dituzten autoeskoletako triptikoak ere diseinatuko dituzte. 
Era berean, 17 eta 23 urte bitarteko herrialde hauetako gazteei eskutitz bat bidaliko zaie ekimenaren berri emateko. Teoria euskaraz egiten dutenek, kotxearen gela praktikoen lehenengoa dohainik izango dute eta ez hori bakarrik, Europatik interrail bidez bidaiatzeko bidaia baten zozketan barneratuko dira.
Gidabaimena Euskaraz proiektuaren baitan, 21 autoeskola eta 27 eskolek esku hartzen dute. Proiektua 2009n izan zituen bere lehenengo pausoak Deba Garaiko Mankomunitatearen eskutik. Ondoren, Buruntzaldean -Andoain, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil- eta Llodion zehar hedatu zen. Azkenik, arestian aipatutako Bizkaiko herrialdetan eta Azpeitian gauzatuko da. 
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.