“Euskara gurea, denona” kanpaina abiatu du Nafarroako Gobernuak euskararen izen soziala bultzatzeko

Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bitartez, “Euskara gurea, denona” kanpainaren edizio berria abiarazi du. Euskararen izen soziala bultzatzea xede duen kanpaina horren bigarren edizioa izango da aurtengoa eta, nagusiki, euskararen erabileraren egunerokotasuna eta komunikazio digitalaren aroan duen baliagarritasuna erakutsi nahi du. Euskarabidetik azaldu dutenez, kanpainak euskarak Nafarroan duen erabilgarritasuna erakutsi nahi du, bai arlo profesionalean zein pertsonalean. Horretarako, pertsonen eguneroko lau eszena hautatu dira hizkuntza hori erabiliaz gailu digitaletan; hain zuzen ere, ostalaritzako lokal batean kokatu dira eta Nafarroan, Euskararen Foru Legeak ezarritako hiru zona linguistikotako herrietako hiru eskenatokitan: Lesaka (zona euskalduna), Iruña (zona mistoa) eta Tutera (zona ez-euskalduna).

Euskarak duen baliagarritasuna azaltzeko, Euskarabidea zenbait datutan oinarritu da. Horrela, Ethnologue web orrialdearen arabera, lurrean 7.106 hizkuntza hitz egiten dira, eta euskara, 750.000 hiztunekin, 500. postuan egongo litzateke. Interneteko erabilerari dagokionez, berriz, W3techs-ek egindako sailkapenaren arabera, euskara 51. postuan legoke. Interneten euskarak duen indarra berresten duen beste datu bat UNESCOk eman du: sarean gehien itzulitako orrialdeen zerrendan euskara 42. postuan azaltzen da.

Sustapen-kanpaina abenduaren 11n, astelehenean, hasiko da komunikabideetan (egunkariak, tokiko aldizkariak eta irrati-igorgailuak) nahiz Iruñerriko, Tuterako eta Lizarrako hiri-autobus zerbitzuetako markesinatan. Halaber, Euskarabideak profila duen sare sozialen bidez zabalduko da; hala nola, Twitter, Facebook eta Youtube. Helburu horretarako, Nafarroako Gobernuak 50.000 euro inguruko inbertsioa egingo du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.