Gazteentzako 846 zuzkidura-bizitoki eraikiko ditu Lakuak

Abanto (26), Azpeitia (45), Basauri (36), Bilbo-Arangoiti (60), Bilbo- Txurdinaga (179), Bilbo-Zorrozaurre (66), Errenteria (51), Gasteiz-Lakuabizkarra (92), Irun (75), Lekeitio (48), Lezo (50), Santurtzi (58) eta Zarautz (60). Horiek dira Eusko Jaurlaritzak, gazteon emantzipazioa sustatu nahian, alokairuzko etxebizitzak eraikitzeko aukeratu dituen herriak. Guztira, 846 etxebizitza izango dira eta, horietatik, jada, 212 eraikuntza-prozesuan dira. Gazteak gehienez bost urtez bizi ahal izango dira etxebizitza horietan. Izan ere, horixe da 2015eko Etxebizitza Legean aurreikusten den epea. Bost urte horietan, gazteek bestelako irtenbide bat aurkitzeko tartea izan dezakete, bai etxebizitza erosiz edo bestelako alokairuetara joz.

Abian diren 212 etxebizitzen kasuan Eusko Jaurlaritzaren eta udalen arteko hitzarmen bati esker hasi dira eraikuntza-lanak. Udalek doan uzten dute eraikuntzarako lurzorua eta Lakuak bere gain hartuko ditu bestelako beste kostu guztiak, adibidez, eraikuntza-lanetatik eratorritakoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.