Akats ortografikoak nagusi mugikorrarekin idazterakoan

Alcalá de Henareseko Unibertsitatean (UAH) 14 eta 30 urte bitarteko gazteen idazketa-ohiturak aztertu dituzte eta ondorioetan kezkarako zenbait emaitza azaldu dira. Izan ere, gazte gehienek (% 88,5ek) akats ortografikoak egiten ditu gailu mugikorretan idazten duenean eta % 60 inguruk, berriz, ez du arreta handirik jartzen sare sozialetan idazteko orduan.

Gazte gehienek hitz egiten duten bezala idazten dutela adierazi dute. Ikerketaren buru eta UAHko irakasle Silvia Gumielen ustez, akats ortografikoez gain, gazteek modu okerrean eraikitzen dute euren diskurtsoa eta horrek, sarritan, komunikazio arazoak sortzen ditu. Gumielek, bereziki, gailu mugikorretan egin ohi diren puntuazio- eta azentuazio-akatsak azpimarratzen ditu. Sakelako telefonoan idazterakoan, gazteak mintzamenezko komunikazioaren kodean oinarritzen dira. Kode horren ezaugarriak, besteak beste, honako hauek izan daitezke: ordena falta, amaitu gabeko esaldiak, prosodia… Horietako hainbat ezaugarri ezin dira idatzizko testuetara pasatu eta, ondorioz, informazioa galtzen da.

Aipatu ikerketan oinarrituta, Wiko enpresak sare sozialetan akats ortografikoak ekiditeko aplikazio bat sortu du. Aplikazioaren izena ‘Escribir bien es de guapas’ da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.