Euskadiko gazteak pozik daude euren bizitza sentimental eta sexualarekin

Gazteen Euskal Behatokiak ezagutzera eman dituen datuen arabera, 15 eta 29 urte bitarteko euskal gazteak pozik sentitzen dira euren bizitza sentimental eta sexualarekin. 0tik 10era doan eskala batean, euskal gazteek, batez beste, 8,1puntuko garrantzia ematen diote euren bizitzaren alderdi horiei. Poztasunari dagokionez, berriz, puntuazioa 7,8koa da. Euren bizitza sentimental eta/edo sexualarekin gustura ez dauden gazteen kopurua (4 puntutik beherako puntuazioa eman duten gazteak) nahikoa urria da; % 3,8, hain zuzen ere. Sexuari dagokionez, oso antzeko emaitzak lortu dira neska zein mutilen artean. Adinaren arabera, berriz, aldeak nabariagoak egiten dira. Horrela, adinak gora egin ahala garrantzi handiagoa ematen zaie harreman sexual eta sentimentalei eta, aldi berean, poztasun mailak ere gora egiten du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.