Eleaniztasunaren aldeko entsegua

Patxi Baztarrikak ‘Babel o Barbarie’ izenburua duen lana kaleratu berri du. Bertan, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikako zuzendaria izandakoak eleaniztasunaren alde egiten du. Bere hitzetan, aniztasuna, askatasunaren ezaugarri izateaz gain, aberastasunaren seinale ere bada. Uniformetasuna, ostera, hegemoniaren ondorio eta pobreziaren seinaletzat jotzen da.

Liburuan zehar azaltzen den bezala, elkarbizitza armonikoa soilik askatasuna ezeztatzen ez duten ideia guztiak onartzen dituen gizarte batean eman daiteke. Era berean, elkarbizitza linguistikoa soilik posible izango da bertan diren hizkuntz guztiei erabilerarako oxigenoa ematen zaien bitartean. Baztarrikak gaztelaniarekin batera bizi diren bestelako hizkuntzen erabilera aldarrikatzen du, hots, euskara, katalaniera, galiziera…

Hizkuntzen afera zerbait globala da, eta ez zerbait lokala. Horrela, euskararen afera ez da soilik euskaldunoi dagokigun afera.