amorante zibernetikoa

Emakume bat ohean dago bere amorantearekin. Bapatean, kaleko atea irekitzen dela entzuten dute. Bere senarra da; ohi baino goizago iritsi da etxera. Emakumeak ez daki zer egin, urduri dago… Etxe moderno horietako batean bizi dira, ez dago tokirik ohe azpian, hogeigarren pisuan bizi dira, balkoirik gabe, ez dago armariorik… Bapatean ideia bat du!
– Maitia, zuk egin nik esaten dizudana eta dena ondo aterako da. Gera zaitez hor zutik gela erdian eta egon zaitez ixilik.
Senarra logelan sartu eta hara bere sorpresa gizon bat biluzik gela erdian ikusten duenean!
– Baina, baina… zer egiten du gizon batek nire logelan, hor biluzik…. ai ene…!!!
– Benetazkoa dirudi ezta? -erantzuten du emazteak. Hainbeste bidaia eta bilera dituzunez ez dituzu nire behar sexualak asetzen eta…errobot hau erosi dut nire beharrak asetzeko.
Gizona erdi harrituta eta erdi errudun sentsazioarekin geratu da eta hala dio:
– Beharrezkoa al zenuen horrelako zerbait erostea?
– Tira, nahiago al zenuen benetako beste gizon batekin oheratzea ala?
– Ongi da, ez dezagun gehiago hitz egin eta sar zaitez ohean… gaur ez duzu errobotaren beharrik izango!
– Uuuy….! orain ez maitia, buruko min naiz eta. -Ihardetsi du emazteak.
– Kaka zaharra! Beno, gose naiz eta prestatuko al didazu zerbait orduan?
Emaztea sukalderuntz jo du eta hor geratu da gizona logelan errobotarekin.
– Errobot hau nire emaztearentzat ona bada niretzat ere ona izan beharko du.
Besotik hartu, ohean ahozbehera jarri eta hor da prest errobotarekin harremanetan hasteko. Orduan, ‘errobotak’ ahal duen ahotsik metalikoena erabiliz, horrela dio:
– Errorea, errorea… Sistemaren errorea… Zulo ez zuzena…Errorea, errorea… Sistemaren errorea… Zulo ez zuzena…
Senarrak prakak igo eta hala dio:
– Baina zer errobot kaka da hau! Oraintxe bertan leihotik behera botako dut!
Amoranteak hogeigarren pisuan daudela edo gogoratuz, bi aldiz pentsatu eta aurreko ahots bera erabiliz hala dio:
– Sistema eguneratuta! Softwarearen deskarga amaituta. Sistema eguneratuta, Mesedez saiatu berriro.
Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.