Gizonek lanpostu bat lortzeko emakumeek baino aukera gehiago dituztela uste dute gazteek

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta Gazteen Euskal Behatokiak ezagutzera eman dituen datuen arabera, euskal gazteriaren laurden batek (% 24) uste du prestakuntza eta esperientzia berarekin, gizon batek emakume batek baino aukera gehiago dituela lanpostu bat lortzeko. Ideia hori zabalduago dago neska gazteen artean mutil gazteen artean baino. Emakumeek aukera gehiago dituztela uste duten gazteen kopurua, berriz, % 9koa da.

Etxeko lanen banaketari dagokionez, antzeko datuak aurki daitezke. Horrela, elkarrekin bizi diren bikote gazteen kasuan, emakume gazte gehienek (% 22) hein handiagoan sentitzen dute etxeko lanen pisua. Kasu horretan, hala ere, azpimarratzekoa da 2008. urteko datuekin alderatuta iritzi horretan izan den beherakada. Izan ere, urte horretan etxeko lan guztiak edo gehienak egiten zituztela zioten emakumeen ehunekoa bikoitza baino gehiago zen (% 48).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.