
Bi gizon denda berri bat ireki dute, erdibana. Horietako bat denda zabaldu eta bigarren egunean denda irekitzera doa, baina gerturatu bezain pronto atea apurtuta dagoela ikusi du. Dendan sartu eta hau hutsik dagoela ikusi du, hots, lapurrak bertan izan direla. Bere bazkideari berri emateko telefonoz deitu dio:
– Aizu! berri txarrak ditut. Gaur gauean lapurrak izan dira gure dendan.
– Ai ene! Eta zer eraman dute?
– Tira, bakarrik zure zatia!