Bideo-joko biolentoek ez omen dute gazte-indarkeria sustatzen

Pasa den otsailaren 14an Nikolas Cruzek 17 lagun hil zituen Floridako ikastetxe batean. Zenbait egun beranduago, AEB presidente Donald Trumpek sarraski hori bideo-joko biolentoen eraginez eman zela azaldu zuen. Antza denez, Cruz joko horien ohiko kontsumitzailea zen. 1999an Koloradoko Columbine Institutuan jazotako sarraskiaren egileak ere bideo-joko biolentoen kontsumitzaile omen ziren.

Bide-jokoek gazteen jokabide oldarkorretan eragin zuzena dutela adierazten duten ahotsak ez dira berriak, baina azken hamarkadetan egin diren ikerketa desberdinek kontrakoa azaltzen dute, hots, pantailan azaltzen diren pertsonaia digitalak akabatzeak ez du gazte bat hiltzaile potentzial bihurtzen. Izan ere, ikerketa horietako batzuek azaltzen dutenez, bideo-joko horien kontsumoa oso altua denean gazte-indarkeria tasak baxuagoak omen dira.

Alemaniako Hamburg-Eppendorf klinikan egindako antzeko azterlan baten arabera ere, ez dago harreman zuzenik gazteen indarkeria eta bideo-joko biolentoen artean. Frontiers Psychology aldizkarian argitaratu den artikulu baten arabera, gainera, bideo-joko horietara jolasten diren gazteek ez dute enpatia maila baxuagorik azaltzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.