Rubén Trenzano, Ester Franquesa, Ana Ollo, Mikel Arregui, Miren Dobaran, Valentín García eta Marta Fuxá.

Nafarroak pasa den urtean bat egin zuen hizkuntza politikaren alorreko lankidetza-protokolo orokorra sinatu zuten beste erkidegoekin

Nafarroako, Euskal Autonomia Erkidegoko, Kataluniako, Galizako, Balear Uharteetako eta Valentziako Erkidegoko hizkuntza politikarako ordezkariak apirilaren hasieran elkartu ziren euren hizkuntza berekiak sustatzeko politikak koordinatzeko. Topaketa horretan, hizkuntza ofizialak sustatzeko politiken intereseko zenbait gai jorratu ziren. Alde batetik, pasa den otsailean Espainiako gobernuko ordezkariek Europako Kontseiluari igorritako “Europako Kontseiluaren Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunak Espainian izandako betetze mailaren gaineko bosgarren txostena, 2014-2016 aldikoa” txostenaren inguruan hitz egin zen. Europako adituen batzordeak egin beharreko bisitak zehaztu gabe dauden arren, Nafarroan bildutako ordezkariek garrantzitsutzat jo dute txostenak Europako Kontseiluari informazio fidagarriagoa eta zehatzagoa igortzea.

Topaketaren bigarren ardatz nagusia erkidego bakoitzean Funtzio Publikoan sartzeko eskatzen diren hizkuntza-eskakizunei inguruko politikak izan ziren. Gai horretan sei autonomia erkidegoetako arduradunek bat egin zuten eta erkidego bakoitzean indarrean dagoen araudiari jarraituz herritarrek dituzten hizkuntza-eskubideak bermatu behar direla azaldu zuten. Gai horrek hainbat eztabaida piztu ditu eta zenbait esparrutik kezkan jarri da funtzio publikoan sartzeko hizkuntza ofizialak ezagutzea baldintza izan behar ote den.

Gainera, topaketan hizkuntza gutxituetako irakasleei zuzendutako etengabeko prestakuntzako proiektua ere aztertu zen, irakasleek prestakuntza izan dezaten ahozko hizkuntza irakasteko. Ildo horretan, Hizkuntza Aniztasuna sustatzeko NPLD sareari proiektu hori babestea eskatu zaio eta, modu horretan, Erasmus+ programaren bidez Europako finantzazioa eskuratzeko aukera izango da.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.