© www.herrikirolaknafarroa.org

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak herri kirolak sustatzeko lau ekintza-lerro abiarazi ditu

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak (NKGI), Herri Kirolak Federazioarekin elkarlanean, lau ekintza-lerro abian jarri ditu herri kirolak Nafarroako kulturaren zati gisa bultzatzeko. Aipatu programa abian jarri baino lehen herri kirolek Nafarroan bizi duten egoeraren inguruko analisia egin da Nafarroako Kirol Batzordeko Bertako Kirolen Batzordean.

Programak lau ardatz nagusi izango ditu. Lehenengoaren xedea, Foru Erkidegoko LHko eta DBHko ikasleen artean herri kirolak ezagutzera ematea da. “Ezagutu herri kirolak” lelopean, programaren lehen fase batean bost izango dira parte hartuko duten ikastetxeek. Ikasleen artean herri kirolak ezagutzera emateko honako jarduerak garatzea aurreikusi da: eskola-ingurunean parte hartuko duten adinetara egokitutako herri kiroletako materiala sortu; material hori ikastetxeetara utzi; irakasleek eskolan erabili ahal izango dituzten unitate didaktikoak prestatu edota kirolari ezagunen bisitak antolatu.

Bigarren lerroak herri kiroletan aritzen diren kirolariei laguntza eskaintzea du helburu. Laguntza horiek kirol-emaitzen arabera eskainiko lirateke eta Miguel Indurain Fundazioaren programen barnean jarritako baliabideen bitartez gauzatuko lirateke.

Hirugarren lerroa ere laguntzetan oinarritzen da, baina kasu horretan, erakundeei eskainitako laguntzetan. Modu horretan, herri kiroletako programak sustatzen dituzten erakundeak lagundu nahi dira.

Azkenik, programaren azken lerroak herri kirolak ezagutzera eman nahi ditu. Horretarako, kirol esparru horretan aritzen diren kirolariak gazteen artean ezagutzera eman nahi dira. Lerro horren garapena ere Miguel Indurain Fundazioak jorratuko du. Azken helburu hau lortzeko, adibidez, herri kirolen presentzia hedabideetan eta sare sozialetan sustatu nahi da.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.