Emakume gazteak gizon gazteak baino ezkertiarragoak dira

Europa mailan egin den azterlan baten arabera emakume gazteak gizonak baino ezkertiarragoak dira. Azken 30 urtetako datuetan oinarrituta Manchesterreko Unibertsitateko Rosalind Shorrocks ikertzaileak emakume gazteek alderdi progresistak bozkatzeko joera nabarmena dutela ondorioztatu du. Gazteen artean joera hori nabarmena izan arren, ikerketa horrek emakumeen eta gizonen artean ere aldeak daudela azpimarratu du. Antza denez, emakume gazteek birbanaketarekiko zaletasun handiagoa omen dute eta Estatuari eskumen gehiago ematearen aldekoak dira. Ideologia hori heldutasunean ere errepikatzen da, baina bestelako faktoreak direla eta (erlijioa barne) emakume helduak gizon helduak baino eskuindarragoak bilakatzen ei dira. Shorrocksen ustez, etorkizunera begira, alderdi kontserbadoreek euren mezua egokitu beharko dute egungo gazteen artean sinesmenak garrantzia galdu duelako. Alderdi ezkertiarrei dagokionez, Shorrocksen ustez haien arazoa euren boto-emaile gazteak mantentzea izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.