2007an Eusko Jaurlaritzak lehen sektorea indartzeko bekak jarri zituen abian eta dagoeneko 176 beka finantzatu dira

Eusko Jaurlaritzak lehen sektorearekin harremana duten ikerketa proiektuak sustatzeko 19 beka finantzatuko ditu. Beka horien bidez gazteak erakarri nahi dira lehen sektorera eta, bide batez, sektore hori modernoagoa eta lehiakorragoa bilakatu. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak lehen sektorea sektore estrategikotzat jotzen du. Zehazki, aurten Prestakuntzan dauden Ikertzaileen Programako gazteentzako bekak (doktoretza aurrekoak) eta nekazaritza eta arrantzaren sektoreko eta elikagaien sektoreko ingurune zientifiko-teknologikoan eta enpresakoan Teknologoen Prestakuntzarako Programako bekak iragarri dira. Laguntza horiek 1,3 milioi euroko aurrekontua dute.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.