Benetan bide ikaragarria!!

Baina nola demontre eraiki ahal izan zuten bide hau? Antza denez, Espainiako Alfonso XIII Erregea bide honetatik pasa zen eta hori dela eta “El Camino del Rey” izenarekin ezagutzen da. Bidea Gaitanes izeneko haitzartearen paretetatik doa (Malaga) eta ibilbide osoan zehar honen zabalera metro eskasekoa da.

1999 eta 2000. urteetan zenbait istripu izan ziren bertan, eta hauen ondorioz, zenbait txangozale hil ziren. Hau ikusita, Andaluziako gobernuak bidea ixtea erabaki zuen, bidearen hasiera dinamitatuz. Gaur egun, 6000€tako isuna jartzen zaio bidean aurkitzen den edonori.

Sakatu behekaldean den bideoan eta pantaila osoan jarri. Benetan ikaragarria!!! (Bertigoa baduzu ez ikusi bideo hau)


WebIslam

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.