20 eguneko egonaldia egin ondoren, gazteek jorratu dituzten gaien inguruko ikus-entzunezko lanak prestatu beharko dituzte

Laboral Kutxak, Mundukide GKEarekin eta Suyusama kolonbiar elkartearekin elkarlanean, 23 eta 30 urte bitarteko hamar gazte bidaliko ditu Kolonbiako Nariño nekazal eskualdera lehen eskutik bertan garatzen ari den Landa Garapen Integraleko esperientzia ezagutu dezaten.

Egitasmoa Laboral Kutxako bezero gazteei zuzenduta dago eta izena emateko epea datorren ekainaren 30ean amaituko da. Izena ematen duten horien guztien artean bidaia egingo duten 10 gazteak hautatuko dira. Gazte horietako bakoitzak gai zehatz bat jorratu beharko du (generoa, ingurumena, ekonomia soziala, giza eskubideak eta parte-hartzea) eta Euskal Herrira bueltatzean, bikoteka, aipatu gai horien inguruko ikus-entzunezko sentsibilizazio material bat prestatu beharko dute. Azken fase batean, material hori hainbat udalerritan partekatzea aurreikusita dago.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.