Espainiako Gazte Kontseiluaren Etxebizitzen Behatokiaren argitaratu berri den txostenaren arabera, gazteek 2.200 euro irabazi beharko lituzteke hilean, gutxi gorabehera 27.211 euro urtean, etxebizitza bat erosi ahal izateko. Hain zuzen ere, ikerketa honen esanetan, gazteek irabazten duten soldataren %52,4a hipoteka ordaintzeko zuzendurik dago.
Datuei erreparatuz gero, Gipuzkoa, Bartzelona, Bizkaia, Madril, Balear Irlak, Kantabria eta Malagako gazteek soldataren %60 erabiltzen dute etxebizitza ordaintzko eta Palentzia, Lugo, Badajoz, Cuenca, Cáceres, Ciudad Real eta Teruelekoek %30 eta 35a.
Gauzak horrela, txostenan ere agertzen dira diru sartze eta soldataren arteko desberdintasunak autonomia erkidegoka. Adibidez Euskadin, desberdintasun portzentaia %119,92ra heltzen da. Madrilen kasuan desberdintasuna %111,56koa da, eta Balear irletan %111,26koa. Desberdintasun gutxien aurkezten dituzten erkidegoak Extremadura (%9,96eko desberdintasuna), Gaztela-Mantxa (%30,82) eta Gaztela eta Leon (%42,15).
Txostenak ere zenbat metro karratuko pisuak gazteek eros ditzakete soldaten arabera aipatzen du. Hots, batezbesteko neurria etxebizitza erosi nahi denean 57,3 metro karratukoa da eta etxebizitza alokatu nahi denean 45,3koa.
Beste datu nabarmena da emanzipatzen diren gazteen tasa %45,8n dagoela. 25 urte baino zaharragoen artean, errazago independizatzen direnak goi mailako ikasketak dituzten emakumeak dira.

SHARE

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.