‘Euskara Eskura Txartela’ deskontu-bonua euskara ikasteko

Hirugarren urtez, Bizkaiko Foru Aldundiak euskara ikasi nahi duten horiei zuzendutako deskontu-bonuak abiarazi ditu. Euskara Eskura Txartela izena duten bonu horiek 2018-2019 ikasturtean programari atxikitako euskaltegietan eta autoikaskuntzarako zentro homologatuetan matrikula ordaintzeko erabili ahal izango dira. Ekimenaren aurrekontua ia milioi erdi eurokoa da eta HABErekin eta Bizkaiko euskaltegiekin batera gauzatu da. Deskontu-bonu horien bidez euskararen ikaskuntza sustatu nahi da.

Bonuak eskuratu ahal izateko Bizkaiko udalerriren batean erroldatuta egon behar da. Gainera, 2016/2017 ikasturteko bigarren deialdian edo 2017/2018ko lehen deialdian hizkuntzaren A1, A2, B1 eta/edo B2 mailak gaindituak izan beharko dira.

Lau bonu mota daude: A1, A2, B1 eta B2. Bonuaren arabera, deskontua 150 eta 400 euro bitartekoa izan daiteke. 2018-2019 ikasturtean matrikula egiteko EET bonuak aurkeztu ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiak deskontuen ordainketak zuzenean izapidetuko ditu euskaltegiarekin edo autoikaskuntzarako zentro homologatuarekin.

Euskara Eskura Txartela programan izena emateko epea 2018ko uztailaren 2an irekiko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.