PES 2011: Konamiren apostua

 
Urtean zehar, munduan hainbat futbol txapelketa burutzen dira. Uda honetan, txapelketa hauen guztien erregea burutuko da, hots, Hego-Afrikako munduko futbol txapelketa. Hauetan guztietan oinarrituta, urtero, bestelako txapelketa birtuala burutzen da. Izan ere, azken urteetan Electronic Arts eta Konami bideo-joko ekoizleen arteko lehia zorrotza ematen ari da futbol bideo-jokoen kontrola lortzeko. Hasieran Konami garaile bazen ere, azken urteetan EAko FIFA bideojoak aurre hartu dio. Hori ikusita, Konamik PESren aldeko apostu garbia egin du.
Pro Evolution Soccer jokoaren milaka erabiltzaileen iradokizunetan oinarrituta, Konamik PES 2011 jokoa garatu du, beti ere, futbol bideo jokoen artean lehen postua berreskuratzeko asmoz.
Antza denez, PESera jolasteko dinamika guztiz eraldatu da, eta honek jokoa zailagoa egiten badu ere, errealismo handiagoa lortu da. Zentzu horretan, jokalarien mugikortasunean lan handia egin da.

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.