Emakume gazteen aurkako indarkeria ekiditeko trebakuntza

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bidez eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuarekin elkarlanean, emakume gazteen aurkako indarkeria saihesteko trebakuntza eta gaikuntza programa bat jarri du martxan.

Irailean zehar burutu den ikastaroari esker, gazteria arloan lan egiten duten hainbat teknikarik euren ezagutzak eta gaitasunak hobetzeko aukera izan dute. Trebakuntza horri esker, teknikari horiek euren esparruetan emakume gazteen aurka eman daitezkeen indarkeria egoerak antzemateko eta saihesteko aukera izango dute.

Ikastaroan Nafarroako hainbat eskualdeetako teknikariak izan dira (Altsasu, Lizarra, Iruña, Tafalla eta Tutera). Metodologiari dagokionez, metodologia parte-hartzailea erabili da eta, besteak beste, proiektuak eta jardunbide egokiak aztertu dira.

Aldi berean, gazteen artean indarkeria egoerak saihesteko, errespetu jarrerak sustatu nahi izan dira.

Ikastaroa bost saiotan banatu da eta zuzendaria genero gaietan aditua den Ana Beaumont psikologoa izan da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.