‘Matxitxakoko Heroiak’ dokumentala

Matxitxako Elkartea Gerra Zibilean ontzidi frankistaren aurka borrokatu zuten euskal arrantzaleen historia jasoko duen dokumental bat prestatzen ari da. 1937ko martxoaren 5ean izan zen borrokaldiaren nondik norakoak jasoko dituen dokumentalaren gastuen finantzaketarako Matxitxako Elkarteak crowfunding kanpaina bat jarri du martxan goteo.org web-orrian. Guztira, 19.000 euro inguru lortu nahi dira eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lortutako euro bakoitzeko beste bat jarriko du. Ekarpenak egiteko azken eguna datorren urriaren 28a izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.