Pornografiak gazteon ohitura sexualak eraldatu ditu

Eduki pornografikoak non-nahi aurki daitezke sarean. Eduki horien kontsumoa masiboa da eta adin-tarte guztietako kontsumitzaileak daude, bereziki, gazteak. Covenant Eyesek urte honen hasieran ezagutzera eman zuen ikerketa baten arabera, batez beste, gazteak hamabi urterekin hasiko lirateke pornografia kontsumitzen, batez ere, telefonoaren bidez. Gaur egun, gazte gehienek sexua pornografiaren bidez ezagutzen dute eta horrek eragina du.

Funtsean, pornografiak harreman sexualen eredu bat ezartzen du. Eredu horrek, kasu gehienetan, topo egiten du errealitatearekin: izan ere, benetako harreman sexualek ez dute pantailan ikusitakoarekin harreman handirik. Tamaina handiko zakilak edo bularrak, iraupen luzeko harremanak, eiakulazio itzelak… horiek guztiak (bereziki) mutil gazteen irudikerian geratzen dira, baina horietara iristea ezinezkoa egiten zaie eta horrek, hainbat kasutan, frustrazioa eragiten die.

Aipatu irudikeria ez ezik, mainstream pornografiak sexismoa ere sustatzen du. Eduki horietan emakumea gizonen ametsak asetzeko objektuak bilakatzen dira. Horrela, film horien ardatza gizonezkoen sexu-organoa da eta, sarritan emakumeenganako dominazioa nagusitzen da.

Hainbat ikerketek azaldu dutenez, pornografiaren kontsumoak gazteon sexu-ohituak eraldatu ditu. Eduki horiek kontsumitzen dituztenen sexu-ohiturak guztiz desberdinak dira eta, kasu gehienetan, film horietan ikusitakoa imitatzen saiatzen dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.