Gazteen enplegua sustatzeko plan berria Gasteizen

Gasteizko Udalak 30 urtetik beherako gazteen enplegua sustatzeko plana garatu du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera. Plan berriak ia 1,8 milioi euroko aurrekontua izango du; Lanbidek 1,13 milioi jarriko ditu eta Udalak, berriz, 0,66 milioi.

Gazteen Enplegurako Programa Eragilearen helburua da lehen lan- esperientzia izateko aukera ematea eta, horrela, 30 urtetik beherako 70 gazte kontratatuko ditu lanaldi osoz, hiriko zortzi proiektutan lan egin dezaten: ikastetxeetako jolastokiak edertzea, azpiegitura berdea hobetzea Gasteizko hiri alderdietan, Olarizuko lorategi botanikoan paisaia egokitzeko eta baratzezaintzako lanak egitea, Basaldean agrokonpostatzean aritzea, hiri altzariak konpontzea, eta kaleak zolatzea, besteak beste.

Aipatu proiektuaz gain, Udalak “Hazia 23” programaren hirugarren edizioan parte hartuko du 50.000 euroko ekarpenarekin. Egitasmo horrek trebakuntzarik gabeko 23 urtetik beherako gazteen lan-merkaturatzea sustatzen du. Programa horretan, Udalarekin batera, Vital Kutxa, ADSIS fundazioa, Egibide Fundazioa eta Gasteizko Elizbarrutiko Caritas aritzen dira elkarlanean. Aurten, gutxienez, aipatu adinetik beherako 30 langabe hartuko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.