Euskararen arnasguneen garrantzia eztabaidagai

Pasa den urriaren 10ean, UEUko ikastaroen barruan, lurralde-antolakuntzaren eta hizkuntza-aldaketaren arteko harremana aztertu zuen jardunaldia ospatu zen Azpeitiako San Agustin Kulturgunean. Aurtengoa, gai hori jorratzen duen jardunaldien laugarren edizioa da, lehenengoa 2014. urtean ospatu zelarik. Aurreko hiru ediziotan ikusi ahal izan zenez, politika publiko guztietan hizkuntza-politika egiten da eta politika horiek guztiek euskararen normalizazio- prozesuan eragina izaten dute, zenbait kasutan, eragin hori negatiboa izan badaiteke ere. Eragin negatibo horren adibiderik garbiena euskararen arnasguneetan ikus daiteke.

Jardunaldian jorratutako gai guztiak zazpi ondorio nagusitan laburtu dituzte antolatzaileek: garapen egokiak jasangarria eta orekatua izan behar du; hizkuntza komunikazio eta harreman sozial guztietan azaltzen da eta, ondorioz, hizkuntzen normalizazio-prozesuetan eragiten dute; arnasguneen aldeko politikak gauzatu behar dira; arnasguneak subjektu juridiko gisa egituratu behar dira; arnasguneen inguruko ikerketa aplikatuko lerro berriak behar dira; Lurralde Antolaketarako Euskararen Plan Sektoriala garatzeko premia dago; eta, arnasguneetako euskaldunen kontzientzian eragin behar da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.