2019. urteko lehen hiruhilekorako 35 ikastaro eta 14 tailer programatu dira Gaztediaren Etxean

Informatika, swing, mindfullness, antzerkia, K-Pop, Stop Motion, josketa, sukaldaritza edo 3D modeloak dira, besteak beste, Iruñeako Gaztediaren Etxeak hiriko 14 eta 30 urte bitarteko gazteei eskaintzen dizkien ikastaroetan jorratuko diren gaiak. Izan ere, datorren urtearen urtarrila eta martxoa bitartean 35 ikastaro eta 14 tailer berri izango dira. Horietan izena emateko epea jada zabalik da eta abenduaren 31n amaituko da. Horretarako, nahikoa da Gaztediaren Etxera joan eta ikastaroa aukeratzea.

Antolatzaileek azaldu dutenez, datorren urterako eskaintzan bi berrikuntza nagusi dira. Alde batetik, K-Pop dantza ikasteko ikastaroa izango da. Dantza mota hori Koreatik dator eta dance, hip-hop eta rap estiloak uztartzen ditu.

Bigarren berrikuntza nagusia Stop Motion ikastaroarena da. Kasu horretan, animazio-teknika berritzailea da eta irudi estatikoen bidez mugimenduaren sentsazioa sortzean datza. Funtsean, objektu zehatz baten hainbat argazki ateratzen dira ikuspuntu desberdinetatik eta horiek guztiak jarraian eta abiadura zehatz batean jarrita, mugimenduaren sentsazioa sortzen da.

Ikastaro guztien prezioa 5,40 eta 55 euro bitartekoa izango da, betiere ikasleen adinaren eta ikastaroak dituen orduen kopuruaren arabera.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.