Hauek bai salaketa bitxiak!

Gizakion imaginazioak ez du mugarik, eta halabeharrean, egoera desberdinetara moldatzeko aitzakia harrigarrienak asmatzeko gai gara. Antza denez, imaginazio hau salaketak jartzeko erabiltzen ohi da, jarraian ikusi ahal izango duzuen bezala:
• Lapur batek, etxe batean lapurreta burutzen ari zen bitartean orkatila bihurritu eta etxeko jabea salatu zuen etxea egoera onean ez izateagatik. Bere zoritxarrerako, gainera, etxeko jabea Guardia Zibila zen.
• Familia musulman batek bere semearen irakaslea salatu du irakasleak klasean urdaiazpikoen inguruan hitzegiteagatik. Antza denez, irakasleak bere ikasleei urdaiazpikoak nola ondu behar diren azaldu zien.
• Gizon batek bere bizilaguna salatu zuen bere etxeko paretak oso meheak omen zirelako. Antza denez, salatzaileak bere bizilaguna txiza egiten entzuten zuen.
• Gizon batek klinika estetiko horietako batean 1.200 ileen ezarpenagatik ordaindu zuen. Orain, gizonak klinika salatu du etxera joan eta soilik 1.150 ile zenbatu dituelako.
• Jende askok kanpoan gosaltzeko ohitura edo beharra du. Sarritan pertsona hauek taberna berean hartzen ohi dute gosaria. Hauetako pertsona batek, gosaria hartzeaz gain, txanpon-makinan jokatzeko ohitura ere omen zuen. Hainbat urtez jokatzen izan ondoren eta sari nagusia lortzen ez zuela ikusirik taberna salatzea erabaki du.
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.