Animaliarik azkarrena

Animalia azkar batean pentsatzen dugunean, normalean, gepardo bat datorkigu burura. Baina errealitatea bestelakoa da. Egia da aipatu felido izugarri eta dotorea ezaguna dela bere abiaduragatik eta, distantzia laburreko korrikaldi batean 120 kilometro orduko abiadura ere lor dezake. Hala ere, badira hori baino animalia azkarragoak.

Adibidez, belatz handiak 96 km/h hegaldi jarraia manten dezake, baina harrapakin bat ikusten duenean eta erasora jotzen duenean, hegazti polit hori 360 km/h-ko abiadurara hel daiteke. Zenbait kasutan 389 km/h abiadurak ere neurtu dira. Abiadura horrekin, belatz handia 1 Formula azkarrena baino azkarragoa izango litzateke (kasu horretan, errekorra Valtteri Bottasek du; Bakuko zirkuituko 2,1 kilometroko zuzengunean 378 km/h abiadura lortu zuen).

Hala ere, belatz handia ez da animaliarik azkarrena. Bere aurretik, gezurra badirudi ere, australiar kakarraldo tigrea (Cicindela hudsoni) aurkitzen da. Animalia txiki horrek 9 km/h abiadurara hel daiteke; bai, belatz handiak lortzen duen abiaduratik urruti dabil, baina, azkenean, ikuspegi kontua da. Aipatu kakarraldoa gai da 2,5 metroko distantzia egiteko… segundo bakar batean. Hots, bere gorputzaren luzera 171 aldiz ibiltzeko gai da segundu bakar batean. Gepardoak, adibidez, segundu bakar batean bere luzera 16 aldiz ibiltzeko gai da. Australiar kakarraldoaren abiadura gure gorputzera eramateko gai izango bagina, 2.000 km/h abiadurara heltzeko gai izango ginateke.

Baina bada australiar kakarraldo tigrea baino azkarragoa den beste animalia bat. Kasu horretan ez gara ugaztun batez hitz egiten ari eta ezin izango dugu begiratu batean ikusi. Paratarsotomus macropalpis izeneko akaro batez hitz egiten ari gara. Aipatu animalia mikroskopiko hori gai da segundo bakar batean bere gorputzaren luzera 322 aldiz mugitzeko, hots, proportzionalki, 2.092 kilometro orduko abiadurara heltzen da, hots, 1,9 aldiz soinuaren abiadura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.