Nafarroara bakarrik iritsi diren 24 atzerritar adingabeak formakuntza jasotzen hasi dira

Gizartean, Hezkuntzan eta Lan Munduan Txertatzeko Programa (PISEP), Nafarroara iritsi eta bakarrik dauden adingabe atzerritarren beharrezko gizarteratze eta laneratzeari erantzuteko, Eskubide Sozialetako Departamentuak Hezkuntza Departamentuari egindako eskaeraren emaitza da. Hartara, adingabeei gizartean eta lan-munduan txertatzen lagunduko dieten gaitasunak eskaintzea da programa horren helburu nagusia. Guztira, hogeita lau gazte dira programan parte hartzen ari diren nerabeak, guztiak mutilak eta gehienak marokoar jatorrikoak. Nafarroara iritsi dira gurasorik gabe eta, ondorioz, gazte horien guztien bazterkeria eta pobrezia egoerei aurre egiteko hainbat gaitasunen inguruko formakuntza bermatu nahi zaie. Printzipioz, hiru ildotako formakuntza eskaini zaie: sukaldaritza, instalazio elektrikoak eta bilgailuen mantentze-lanak. Datozen hilabeteetan biltegiko laguntzaileen formakuntzarako programa bat ere jarriko da abian.

Eskubide Sozialetako Departamentuak bere gain hartu du adingabe horien arreta integrala, administrazio-tutoretzaren bidez eta egun indarrean diren babes-baliabideetan horien zaintza gauzatuz. Kasuren batean, familia-harrera izan da erabilitako baliabidea, baina kasu gehienetan, adingabeen zaintza egoitza-harreraren bitartez egin da, Foru Komunitateko babes zentroetan, hain zuzen ere.

Pasa den urteko irailean, 15 plaza zituen berariazko programa abiarazi zen LGAAk artatzeko. Aurten, arreta hori beste 25 adingaberentzako beste programa batez osatzea aurreikusi da: bost adingabe lehen harreran, eta hogei, etengabeko harreran. Alderdi instrumentalei buruzko arretaz gain, arreta psikologikoa eta gizarte eta hezkuntza arlokoa ere eskainiko da.

Hezkuntza Departamentua adingabeen formakuntzaz arduratu da, eta horretarako, formakuntza soziolinguistikoa eta profesionala uztartzen dituen programa diseinatu du Eskubide Sozialetako Departamentuarekin batera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.