Europako Batzordeak garatzen duen Safer Internet Day programaren markoaren barruan, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak Safer Internet  Day Lehiaketaren IV. edizioa deitu du. Aurtengo edizioaren leloa ‘Elkarrekin Internet hobe baten alde’ (Together for a better Internet) izango da eta aurreko edizioetan bezala, xede nagusia izango da neska-mutilen eta nerabeen artean bereziki Interneten eta teknologia berrien erabilera segurua eta arduratsua sustatzea.

Lehiaketa LHko 3. mailaren eta DBHko 4. mailaren arteko mailaren batean ikasten ari diren adingabeei zuzentzen zaie. Gainera, lehiaketak parte-hartze kolektiboa ere sustatzen du. Horrela, taldeen parte-hartzea ere aurre ikusten da, baina taldeak, gehienez 25 lagunekoak izango dira. Parte-hartzaileek ikus-entzunezko dokumentuak sortu eta horietan Interneten erabilera segurua eta arduratsua aztertu behar dute. Ikus-entzunezkoak euskaraz, gaztelaniaz edo ele bietan aurkeztu daitezke. Aukeran, euskaraz. Lanak aurkezteko epa apirilaren 15ean amaituko da. Oinarrien inguruko argibide guztiak: www.euskadi.eus/zeukesan

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.