Gazteen hizkuntza ohituretan eragiteko hitzarmena

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta Tecnun-Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolak lankidetza hitzarmena sinatu dute gazteen artean euskaren aldeko motibazioa sustatzeko. Hitzarmen horren baitan, aipatu bost eragileek partaidetza ekitaldiak antolatuko dituzte, euskararen inguruko bizipenen esperientziaz hausnarketa eta eztabaida eragiteko helburuarekin.

Akordioan jasotakoaren baitan, hizkuntza bat ikasteko eta erabiltzeko funtsezkoa da motibazioa izatea. Motibazio horretan, hain zuzen ere, sakondu nahi dute Aldundiak eta lau unibertsitateek, euskara erabiltzeko argudioak emanez, hizkuntzen erabileran gertatzen diren egoerak kudeatzeko estrategiak eskainiz, hizkuntzen kudeaketan garatzen diren eredu onak zabalduz, soziolinguistikari buruzko oinarrizko azalpenak gizarteratuz, hizkuntza ezagutzetik erabiltzera dagoen jauzia egiten laguntzeko lantegiak antolatuz, lidergoa landuz hizkuntzen normalizazioaren alorrean, eta abar. Hitzarmenaren arabera, ikasturte bakoitzerako gai edo eduki zehatz bat izango du programak, unibertsitateek era koordinatuan landu eta jorratuko dutena, bakoitzak bere ardurapeko esparruko ekitaldietan. Dagoeneko azken urteotan UPV/EHU, Deustuko Unibertsitateak eta MUk antolatu dituzte gisa horretako ekintzak Foru Aldundiarekin batera, Ika Mizka egitasmoaren testuinguruan egin ere. Hitzarmenaren berriaren sinadurarekin, Tecnun-Nafarroako Unibertsitateak dinamika horiekin egiten du bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.