Kandela madarikatua!

Donovan anderea Dublineko O´Connell kaletik paseatzen ari zen eta bapatean Rafferty apazarekin topo egin zuen.
– Egunon andere, zu Donovan anderea zara, ezta? Duela bi urte ezkondu zintuen apaiza naiz.
– Bai, hala da, Donovan anderea naiz -ihardetsi zion emakumeak.
– Eta? Seme-alabarik izan al duzue?
– Ez, apaiza jauna, oraindik ez.
– Tira, lasai. Datoren astean Erromara joan behar dut eta zu eta zure senarraren alde kandela bat piztuko dut.
– Oh, mila esker, oso atsegina zara.
Eta bakoitzak bere bidea jarraitu zuen.
Zenbait urte beranduago, Donovan andereak eta Rafferty apaizak berriro egiten dute topo kalean.
– Donovan anderea, zelan bizitza?
– Oso ondo, apaiza jauna…
– Eta zer? Seme alabarik izan al duzue?
– Bai, bai!!! Hiru pare biki eta beste lau seme-alaba. Guztira hamar!
– Bedeinkatua izan dadila gure jainkoa! Zoragarria da! Eta non da zure senarra?
– Erromara joan da kandela madarikatua itzaltzera!

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.