1278 emakume gaztek indarkeria matxista salatu zuten iaz EAEn

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren eta Emakunderen datuen arabera, 2018. urtean emakumeen aurkako indarkeriaren biktima izan ziren emakumeak 4244 izan ziren. Horietatik, 1278 hogeita hamar urtetik beherako emakumeen kasuak izan ziren, hots, kasu guztien % 30,1. Datuok emakumeenganako indarkeria matxistaren ingurukoak dira eta horien barruan indarkeria mota ezberdinak hartzen dira kontuan: bikoteak edo bikotekide ohiak eragindakoa, familiaren barruan jasandakoa eta bere askatasun sexualaren aurkako delituak.

Aurreko urteko datuekin alderatuta, indarkeria matxista jasan duten emakumeen kopuruak gora egin duela azpimarratu behar da. Horrela, 2017an jasotako salaketak 4020 izan ziren bitartean, iaz 4244raino igo ziren jasotako salaketen kopurua. Gazteen artean emandako kasuen kopuruak ere gora egin du azken urtean, 1185etik 1278ra, hain zuzen ere. Gazteen artean gehien errepikatzen den indarkeria mota bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindakoa da.