Adinaren kontuak

95 urte dituen atso bat medikuarengana joan da ohiko errebisioa egitera. Betiko moduan, medikuak ea zer moduz aurkitzen den galdetu dio, eta atsoak honela erantzuten dio:
– Primeran! Ligatu dut eta nire nobiak 25 urte ditu! Haurdun utzi dut eta  seme bat izango dugu.
Medikuak ondo pentsatu ondoren honela dio:
– Utzidazu istorio bat kontatzen. Ehiztari bat egun batean ehizatzera atera zen, baina eskopeta hartu beharrean, aterki bat hartu zuen.  Basora iritsi zenean, hartz handi batekin egin zuen topo. Orduan, ehiztariak aterkia hartu eta hartzari tiro egiten saiatu zen. Bapatean hartza seko geratu eta lurrean etzanda geratu zen.
– Ezinezkoa! -erantzun zuen atsoak-  Beste norbaitek tiro egin behar izan zuen!
– Puntu horretara iritsi nahi nuen bada…

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.