Nintendo 3DS apirilerako prest

GameStop bideojoko dendak egindako akats bati esker Nintendo 3DS 249 eurotan apirilean salgai izango dela jakin ahal izan da. Aipatu dendaren web orrialdean, zenbait orduz, Nintendo bideo kontsola eramangarri berria erretserbatzeko aukera izan zen. Gaur egun, berriz, ez dago halako erretserba egiteko aukerarik. GameStopek izandako akatsari esker Nintendo 3DSren inguruko lehen berriak iritsi zaizkigu. Datozen egunetan, Las Vegas (EE.BB) hirian burutu behar den topaketa teknologikoan kontsola honetarako jada prest diren lehen jokoak aurkeztuko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.