Gazte Txartela eta BBK Live 2019rako deskontuak

Aurtengo BBK Live uztailaren 11 eta 13 bitartean ospatuko da Bilboko Kobetamendin. Jada iragarrita dauden musikarien artean, besteak beste, Liam Gallagher, Weezer, Rosalía eta Suede azpimarra daitezke.

Gazte Txartela dutenek % 20eko deskontua lor dezakete abonamendu osoa eta kanpalekurako plaza erostean edo, bestela, % 15ekoa abonamendua edo egun soltetarako sarrerak erostean.

Sarrerak esteka honen bidez lor daitezke. Bertan, deskontua lortu ahal izateko, “Añadir un cheque regalo o código promocional” botoian sakatu eta gazte txartelaren  zenbakia sartu behar da. Behin kodea balioztatua, salgai diren txartelen zerrenda azalduko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.