Sexua Twitterren

Internetek harreman sexualak eraldatu omen ditu. Jakina den bezala, sarean eduki pornografikoa duten milaka webgune daude. Sare sozialen agerpenarekin batera, Internetek aldaketa berri bat ekarri du sexuaren mundura. Izan ere, modan jarri omen da sexu-harremanak izan ondoren Twitter erabiltzea horren berri emateko.

Horren inguruan egindako ikerketa baten arabera, 35 urtetik beherako gazteen herena inguruk sexua izan duela edota izan behar duela interneten komentatzeko ohitura du. Helduagoak egiten diren heinean, gazte horiek guztiak ohitura horiek baztertzen dituztela adierazten du ikerketa berak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.