2011rako mehatxu berriak

Urte berriarekin batera informatika munduan hainbat gauza berri aurkezten dira. Zoritxarrez, hauek guztiak ez dira positiboak izaten. Birus informatikoak gero eta azkarrago egokitzen dira Teknologia Berrietan ematen diren aldaketetara. McAffe konpainiak aurten espero daitezkeen mehatxuen zerrenda kaleratu du

Ordenagailua duen orok hau ahalik eta gehien babesten saiatzen da. Biruskontrakoak, Firewall, Spyware kontrako aplikazioak… Denetarik egiten dugu gure ordenagailua Interneten bidez kutsa ez dadin. Dena den, deskuidoan kutsaturik dagoen PenDrive bat erabiltzen badugu… akabo hartutako neurri horiekin guztiekin! Interneten konektatuta gaudenean, gure ordenagailura iristen den edozer gauza susmagarria iruditzen zaigu. Dena den, gure ordenagailuak erasotzeko ohiko bideak (hots, estekak, atsekitutako artxiboak, emailak…) historiara pasako direla dirudi. ‘Etorkizuna’ Gizarte Sare, berehalako mezularitza zerbitzu eta sakeleko telefonoetako plataformetan omen dago.

Agur ohiko eraso sistemei

Segurtasun Informatikoan lan egiten duen McAffe enpresa ezagunak hasi berria den urte honetan zein mehatxuetara aurre egin beharko dugun argitaratu du. Aipatu txostenean ‘badware’ delakoak zein bide jarrai ditzakeen zehazten da. Horrela, berrikuntza moduan, email zerbitzuek bere nagusitasuna galduko dutela zehazten da. Hauen ordez, gero eta indar gehiago duten gizarte sare dinamikoak nagusituko dira. Hainbat jendek zerbitzu hauetaz egiten duen erabilpena dela eta ‘nortasuna’ lapurtzeko aukerak biderkatu egiten dira: argitaratzen den informazio pertsonal ugaria, URLak laburtzeko sistemen erabilera, informazio geoposizionala…

Era berean, gailu mugikor eta Applek garatutako plataformak aipatzen dira. Aplikazio faltsuak, Androiderako Rootkitsak eta Appleko plataformen esposizio maila altuak direla eta sistema hauetan badwarea haziko dela iragartzen du McAffek. Honi gutziari erabiltzaileek duten ezagupen falta gehitu behar zaie.

Azkenik, txostenak Botnet delakoen jardueran ere aldaketak izango direla iragartzen da. Horrela, ohiko spamaren bidalketatik gizarte sareak erasotzera pasako direla baieztatzen dute McAffe enpresatik.