Zenbat eta helduago, orduan eta lan-baldintza hobeak

Gazteek dituzten lan-baldintzak ezberdinak dira adinaren arabera. Horrela, “Gazteak eta Enplegua Euskadin 2017” txostenean jasotako datuen arabera, 30 urtetik gorako gazteek lan-baldintza hobeak dituzte. Zehazki, 30 eta 34 urte bitarteko langileen artean % 53,9k kontratu mugagabea eta hiru urtetik gorako antzinatasuna du. 30 urtetik beherakoen artean, ostera, kontratu mugagabea dutenak % 35,5 dira eta hiru urte baino gehiagoko antzinatasuna dutenak, berriz, % 22,7.

Lanaldiaren kasuan ere aldeak ematen dira; 30 urtetik gorakoen % 79,8k lanaldi osoa du eta 30 urtetik beherakoen artean %69,4k. Hala ere, kasu horretan, datuak arretaz aztertu behar dira. Izan ere, alor horretan alde nabaria dago lanaldi osoan ari diren gizonezkoen kopuruaren eta emakumezkoen kopuruaren artean. Hausnarketarako datu bat: 16 eta 29 urte bitarteko gizonek 30 eta 34 urteko emakumeek baino lanaldi osoko lan gehiago dituzte(% 79,6 eta % 69,4, hurrenez hurren). Adinak duen eragina soldatetan ere azaltzen da. Horrela, batez beste, 30 urtetik gorako langileek 30 urtetik beherakoek baino 200 euro gehiago irabazten dituzte hilean: 1297 euro lehenengoek eta 1093 bigarrenek. Kasu horretan ere, generoen arteko aldeak salatu behar dira: emakumeek lan beragatik soldata baxuagoa jasotzen jarraitzen dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.