Instagramek nerabeen osasun mentalean erasaten du

Sare sozial hedatuenek oso osasungarriak ez diren albo-ondorioak izan ditzakete. Erresuma Batuko gazteekin egin den ikerketa batek ondorioztatu duenez, Instagram nerabeei gehien erasaten dien sare soziala da, bereziki, nerabeen osasun mentalean duen eraginarengatik. Jarraian, Snapchat, Facebook eta Twitter aurkituko lirateke. Ikertu diren sare sozial guztien artean balorazio positiboa duen bakarra YouTube da.

Royal Society of Public Health erakundeak eta Cambridgeko Unibertsitateak landu duten txostenean azpimarratzen denez, Facebook, Twitter edo Instagram bezalako sare sozialetan egunero bi ordu baino gehiago ematen duten gazteek osasun mentaleko arazoak izateko joera handiagoa azaldu dute, nagusiki, larritasuna eta antsietate eta depresio sintomak.

Ikerketan parte hartu duen gazte batek azaldu duenez, “emakume gazteen kasuan, Instagramek lortzen du zure gorputzarekin gustura ez egotea“.  Ikerketan parte hartu duen 16 urteko beste nerabe batek, berriz, honako hau adierazi du: “Twitter bidez egin zidaten ziber-jazarpen anonimoak eskolara joateko beldurra eragin zidan eta neure burua zauritzera ere iritsi nintzen. Instagramen pairatutako jazarpena dela eta, berriz,  neure buruaz beste egiten saiatu nintzen. Kasu bietan depresio eta antsietate gertaerak izan nituen”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.