Pasa den maiatzaren 10ean, eta Ostiraletako Garapen Ekonomikoko jardunaldien barne, emakume gazteen ekintzailetzari buruzko jardunaldi bat ospatu zen Iruñean. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Olloren aurrean Nafarroako Enpresari Gazteen Elkarteak (AJE) “Time femeninoan: zure ideia nire esperientzia” programa aurkeztu zuen.

Aurtengoa, aipatu programaren seigarren edizioa da eta, aurreko urteetan bezala, helburua da finkatutako enpresarien negozio-ideietatik sortutako enpresa berriak sortzea, identifikatutako proiektu horiek enpresa errentagarri bihurtzeko gai diren emakume gazteei laguntza eskainiz eta gidatuz, lanaren eta lidergoaren bitartez horien kapitalean partaidetza hartuta eta lanpostu propioa sortuaz lidergoaren eta zuzendaritzaren eremuetan. Modu horretan, emakumeak buru dituzten konpainia berri horiek kalitatezko enplegua sortzen dute “emakumeentzat, gazteentzat eta gai direnentzat”. 

Ollo kontseilariak bere hitzaldian gogoratu du Emakumeen eta Gizonen arteko berdintasunari buruzko Foru Legean emakumeen jabekuntza lehentasunezko ardatza dela, eredu sozial bat eratzeko, bertan “lan erreproduktiboa eta lan produktiboa maila berean jarriaz, bizitzaren iraunkortasuna prozesu horren oinarrian kokatuta, zaintzen eta etxeko lanen erantzunkidetasunetik”.

Ekintza positiboa

Ollo kontseilariak, halaber, azpimarratu ditu emakumeak protagonista izateko eredu sozialaren aldaketa bultzatzeko beharrezkoak diren ekintza positiboak. 

Horrela, “Time femeninoan, zure ideia, nire esperientzia programa” bultzatu duten eragileak zoriondu nahi izan ditu, “emakumeok enpresa-mundura eta ekintzailetzara hurbiltzean aurkitzen dugun zuloa gainditzearen aldeko apustua egiteagatik eta berrikuntzaren eta nazioartekotzearen ardatzetatik egiteagatik”.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.