Gero eta handiagoa da euskal gazteriak sare sozialekiko duen menpekotasuna

Euskal nerabeen % 5,6 tratamendu psikiatrikoan da sare sozialekiko duten adikzioagatik, eta % 42k, berriz, nahiz eta medikuen arreta ez izan, nahasmendu neurologiko larriak pairatzen ditu. UPV/EHUko Montserrat Peris Psikologia doktoreak, sare sozialekiko adikzioen kasuetan egiten diren esku-hartzeetan aitzindariak, azaltzen duenez, zenbait gaztek “adikzioa jada instalatuta dagoela” azaltzen duten zenbait jokabide azaltzen dituzte. Horien artean, adibidez, “kontrol eza” eta “oldarkortasuna”. Adituaren ustez, “teknologia berriekiko menpekotasun kasu larrienetan telefonoa kentzea bezalako neurriek dardarak, sumingarritasuna eta depresioa eragin dezakete”. Sintoma horiek alkohola edo bestelako substantziekiko menpekotasuna duten pertsonek azaltzen dituzten sintomak dira. Azken finean, gazte horiek nomofobiaren biktima izaten amaitzen dute, hots, etxetik telefonorik gabe ateratzeko beldur irrazionalaren biktima. Adituak dioenez badira adikzioa identifikatzen lagun dezaketen zenbait sintoma, hala nola, errendimendu akademiko baxua edo lo ordu gutxi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.