Gazteen artean euskara sustatzeko dinamika berria

2017 eta 2018an haur eta gazteen artean euskararen erabilera sustatzea helburu zuen ‘Mingainak dantzan’ programa garatu zen hainbat udalekutan. Bertan erabilitako estrategien eraginkortasuna ikusita eta Mundakako eta Berrizgo udalekuetan egin den bi urteko ikerketa soziolinguistiko baten ostean, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, programa berri bat garatu dute.

‘Mingainak dantzan’ egitasmoaren barruan antolatu ziren udalekuak egoera baldintzatuetan egin ziren. izan ere, bertara joan ziren haur eta gazteen egoera soziolinguistikoa edo etxeko hizkuntza irizpide nagusietako bat izan zen. Hortaz, aurkeztu berri den programak ohiko udalekuetara eman nahi du urratsa, hots, programa horretan erabili ziren estrategiak ohiko udalekuetan txertatu nahi dira, betiere, euskararen erabilera sustatzeko. 

Horretarako lehen urratsa, uda honetan bertan eman da Gipuzkoako Foru Aldundiak Zarautzen, Hondarribian, Orion eta Seguran antolatu dituen udalekuetan. Ebete hizkuntza-aholkularitzarekin lankidetzan, udaleku guztietako arduradun eta hezitzaileekin lan-saioak egin dira estrategiak eta prozedurak lantzeko.

Aipatu udaleku horien izaera dela eta (iraupen laburra eta talde handiak), emaitzak arretaz aztertu beharko direla azaldu dute programaren arduradunek. Horrela, aurten bi helburu lortu nahi dira: euskararen erabilera indartzea eta euskara bizipen positiboekin lotzea. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.