Lanbidek Merkalan enplegu eta formakuntza azokaren l. edizioa antolatuko du Donostian

Lanbidek, lehenengoz, enpresen, enplegu-eskatzaileen eta sektoreko erakundeen arteko harremanari bide ematea helburu duen azoka bat antolatuko du. Hitzordua datorren urriaren 21ean eta 22an izango da Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian eta Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak egun horietarako antolatu duen Enpleguaren II. Nazioarteko Kongresuarekin bat egingo du.

Topaketaren izena Merkalan izango da eta enplegua eta formakuntza izango ditu ardatz. Azoka profesionalen poltsa areagotu nahi duten enpresei eta merkatuak eskaintzen dizkieten lan-aukerak ezagutu nahi dituzten pertsonei zuzentzen zaie.

Enpresei eta enplegu-eskatzaileei zerbitzu bat eskaintzeaz gain, azokak aukera emango dio Lanbideri bere jarduera-katalogoa, laguntza-programak eta enpleguarekin eta prestakuntza okupazionalarekin zerikusia duten zerbitzuak zabaltzeko.

Merkalanek enpresei zuzendutako arlo berezia izango du, haiek lanpostuak eskaini eta hautagaiei elkarrizketak egin ahal izateko. Kalkuluen arabera, 700 lanpostu baino gehiago eskainiko dira, hainbat lanbide-profilen inguruan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.