Eskaera berezia Erriberako gazteei odol-dohaintzak egiteko

Nafarroako Odol eta Ehunen Bankuak (BSTN) eta Nafarroako Odol Emaileen Elkarteak (ADONA) dei egiten diete Erriberako gazteei inguruko odol-emateak egonkorrak izan daitezen. Helburua da gazteek odola edo plasma gutxienez urtean behin ematea, modu horretan, odol-eratorrien hornidura egonkorrak lor baitaitezke eta horiei esker hainbat bizitza salbatu.

Izan ere, Nafarroako Odol eta Ehunen Bankuak azaldu duenez, Ebroko Erriberan odol-emaileen kopurua urtero murriztu egiten da. Emaileen batez besteko adina gero eta altuagoa da gazteak ez direlako odola ematera animatzen eta 70 urtetik gorako pertsonek ezin dutenez odola eman, jasotzen diren dohaintzak gero eta urriagoak dira.

Uztailaren 31ra arte jasotako datuen arabera, Erriberako hiriburuaren eskualdean egindako odol-ateratzeen % 5 bakarrik dagokie odol-emaile berriei. Izan ere, Tuteran eta inguruko udalerrietan egin diren 4.463 odol-ematetik 259 dira odol-emaile berrienak, aurreko aldian baino 65 gutxiago.

Ohikoen artean aferesia handitu den arren, emaile berrien jaitsiera nabari da, batez ere Tuterako inguruko herrietan.

Datu horiekin, odol beharrak asetzeko 1.750 odol-emaile berri behar direla kalkulatzen da. Emaile berri horiek urtean beharrezkoak diren odol-emateen % 12 suposatuko lukete.

Nafarroak behar duen hornikuntza mantentzeko 10.000 emaile fidelizatu behar direla kalkulatzen da. Emaile fidalizatutzat ulertzen da urtean, gutxienez, odola behin ematen duten horiek. Kontuan izanik horietako askok 70 urteko langa gaindituko dutela, gazteen parte-hartzea ezinbestekoa egiten da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.