Berdintasuna eta osasuna sustatzeko gela osasungarriak NUPen

Ikasturte berriaren batera, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) Gela Osasungarriaren 2019-2020 ikasturteko programa jarriko du abian. Gela horien xede nagusia da unibertsitarioen osasuna, berdintasuna eta ahalduntze pertsonal eta kolektiboa sustatzea eta, horretarako, hainbat jarduera aurreikusten dira. Horietako gehienak arlo desberdinetako edo kanpoko elkarteetako irakasleekin elkarlanean antolatuak izango dira.

Jarduera horiek gauzatzeko urte hasieran egokitutako ikasgelategiko 028 gela erabiliko da. Gela hori, jarduera eta lantegi horiek egiteko gune ez ezik, erreferentzia puntu izango da Unibertsitatearen gizarte sarea osatzen duten elkarteak euren bilerak, jarduerak, plangintzak, eztabaidak eta proposamenak egin eta gara ditzaten.

Bestalde, NUPek Osasun-eragileen Eskolaren beka programa era abian jarri du. Tailer horren xedea da ikasleei bizimodu osasungarriagoa izateko trebeziak eskaintzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.