Abian da Etikasi programa hezitzailearen bigarren edizioa

Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan batxilergoko lehenengo mailan eta Lanbide Heziketako Erdi eta Goi Mailako heziketa-zikloetan eta unibertsitatean diren ikasleek indarkeria gordina jasandako hiri eta eskualdeak lehen eskutik bisitatzeko aukera izango dute Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin antolatzen duen Etikasi programari esker. Aurtengoa aipatu programaren bigarren edizioa da eta aurreko urtean bezala, xede nagusia da etika eta giza eskubideez ikastea, gazteen artean hausnarketa sustatzeko. Horretarako ikasleek Auschwitz eta Belfast bisitatzeko aukera izango dute. Bertan, leku horietan jazotako gertakizun traumatikoei buruzko istorioak ezagutzeko aukera izango dute.

LH eta unibertsitateko ikasleen kasuan, Irlandako Iparraldea bisitatzeko aukera izango dute. Bidaia uztailean egingo da eta bost egunetako iraupena izango du. Bertan, besteak beste, Crumlin Road kartzela, Bakearen Harresia eta Derry herria bisitatzeko aukera izango dute.

Batxilergoko ikasleek, berriz, Auschwitz I Main Camp eta Auschwitz II-Birkenau memoriala bisitatzeko aukera izango dute lau eguneko bidaian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.